sábado, 30 de enero de 2010
Izenbururik gabe
Basoa ordurako ilunpetan zegoen. Nongura sentitzen zen hezetasuna eta ustela. Lurrean zeuden pinu orratzak gure hankapean kraskatu egiten ziren, krisk-krask, eta inguruan genituen pinu ederrak astiro mugitzen ziren beso erraldoiak bezala, gu harrapatzeko prest, eta Onintza eta Xabinengatik izan ez balitz, bertan seko hilko nintzen.
Zein desberdina den dena gauez! Baso hartan makina bat egun emanak genituen jolasean, ia zuhaitz eta sasitza bakoitza ezagutzeko paradan; gauez ostera, leku bera ezezagun eta arrotz geratu zitzaigun….
Onintzak, musu eta besarkada emanda, lasaitu ninduen. Gero aterpen baten bila hasi ginen. Jolastera joaten ginen kobazulora abiatu ginen. Heldu ondoren, ez neukan ezer sua egiteko eta berotzeko. Besarkatzen hasi ginen eta horrela gaua pasatu genuen. Hurrengo egunean, bakoitza bere etxera bueltatu zen. Inoiz ez gara joango basora gauez. (Sergiu)
Baina... (Orain zuen jarraipenaren zain!)

0 comentarios:
Publicar un comentario