lunes, 11 de enero de 2010

Izenbururik gabe


Basoa ordurako ilunpetan zegoen. Nongura sentitzen zen hezetasuna eta ustela. Lurrean zeuden pinu orratzak gure hankapean kraskatu egiten ziren, krisk-krask, eta inguruan genituen pinu ederrak astiro mugitzen ziren beso erraldoiak bezala, gu harrapatzeko prest, eta Onintza eta Xabinengatik izan ez balitz, bertan seko hilko nintzen.


Zein desberdina den dena gauez! Baso hartan makina bat egun emanak genituen jolasean, ia zuhaitz eta sasitza bakoitza ezagutzeko paradan; gauez ostera, leku bera ezezagun eta arrotz geratu zitzaigun….

5 comentarios:

sergiu dijo...

Onintzak, musu eta besarkada emanda, lasaitu ninduen.
Gero aterpen baten bila hasi ginen. Jolastera joaten ginen kobazulora habiatu ginen.
Heldu ondoren, ez neukan ezer sua egiteko eta berotzeko. Besarkatzen hasi ginen eta horrela gaua pasatu genuen.
Hurrengo egunean, bakoitzak bere etxera joan ginen.
Inoiz ez gara joango basora gauez.

Laura dijo...

Beti nahi izan genuen baso hori gauez ikustea, beti gelditzen ginen joateko, baina beti baten batek aitzakia zeukan.
Ilbete zegoen, ilargiaren argi izpiak zuhaitzetatik sartzen ziren, ez nengoen batere gustura, baina ezer ez esateagatik isilik gelditu nintzen.
Onintza eta Xabierrek zer edo zer sumatzen zuten.
Bat-batean, haize-bolada bat etorri zen. Nahiz eta ni oso urduri jarri, Onintza eta Xabier oso lasai zeunden. Oso arraroa iruditzen zitzaidan Onintza oso urduria zelako. 10 minutu iraun zuen haize-bolada. Ni etxera joan nahi nuen, baina beraiek zer edo zer arraroa sumatu zuten, basoaren beste puntan nor edo nor zegoen. Hantxe zegoen otso itsusi bat, negarrez hasi nintzen eta Onintzak lasaitu ninduen. Xabierrek hori ikustean korrika batean autoaren bila joan zen. Otsoa zetorren, Xabier heldu zen, autoan sartu ginen, berak bere eskopeta hartu eta PUM… amaitu zuen otsoarekin.

Alex dijo...

Momentu hartan izugarrizko eztanda entzun genuen.
Nik ezin nuen gehiago eta beldur handia sentitzen nuen nire gorputz barruan.
Zer ote zen zarata hori? Urduriegi nengoen.
Orduan Xabierrek esan zidan :
- Egon zaitez lasai, bakarrik zuhaitz baten adar apurketa bat izan da.
Ni pixka bat lasaitu nintzen, baina beldur nintzenez, leku guztietara nengoen begira, leku guztietara lurrera izan ezik.
Orduan, Onintzak lepotik heldu ninduen eta geldi egoteko agindu zidan. Ni beldurtu nintzen, ez nuen mugitu ezta ile bat ere.
Zergatik jartzen zen horrela Onintza?
Basoaren deabruak sorgindu ote zuen Onintza, eta hil nahi ninduen?
Orduan makila batez… Zas!!!! lurrean jo zuen gogor eta hartz tranpa bat itxi egin zen nire aurrean.
Momentu hartan isil-isilik gelditu nintzen eta Onintzak hanka salbatu zidala konturatu nintzen. Onintzak esan zidan lurrera begiratzeko, arrisku bakarra lurrean zegoelako.
Onintza eta Xabier besarkatu nituen eta aurrera jarraitu genuen.

david 1.a dijo...

Bat batean, otso baten ahotza entzen egin genuen auuu eta guztiak ikaraturik zuaitz baten ondoan jarri genduzan.

MJ dijo...

Horrenbeste mugimendu eta zorabio,sinesgaitza iruditu zitzaidan. Onintza eta Xabi desenfokatuta baleude bezala ikusten nituen. Agian pinuorriekin batera ez genuen erreko "txinatxo"-ren bat?? Umetan ez jakina! baina gaztaroan...Halere gure asmoa ondo pasatzea zen baina hurrengoan beste zeozer erre beharko dugu;oraingoan ez dugu asmatu eta! ha sido actualizada.